Maiatzak 3

isiltasuna


Soilik isilik egondakoak eta entzuten dakienak ikasi dezake berba egiten.

Beharrezkoa genuen ba, isiltasuna. Horretan ibili gara, entzunean, elkarrizketa gutxitan parte hartzen. Esperoan

Laster, indar gehiago. Testu gehiago. Bai hemen, eta bai 13n

Apirilak 11

matxinada eta kontzientzia


Until they became conscious they will never rebel, and until after they have rebelled they cannot become conscious.

-George Orwell (1984)

Martxoak 22

egia eta errotatibak


Inoiz ezer gertatzen ez den horietako herri batean gertatu zen, kontatu zenidanez. Artaziak hartu eta egunkariko albisteak, mundu erdiko errotatibak geldiarazi zituztenak, emeki mozten zenituen bitartean, ez zinen gai izan zure begiak nireekin gurutzatzeko, ezpainetatik berbaren bat askatzeko.

Hoztasuna.

Itsututa, ez zenituen ikusi gura izan momentu horretan adierazi gura nituenak. Zure egia errotatibak gelditu zituzten berrietara mugatuz, nire egia ukatu, mespretxatu, iraindu zenuen.

Eta nire egiarekin batera, baita ni neu ere. Baina hemen nago.

Agian, errotatibak berriro martxan jarri eta nire nortasuna berreskuratzeko garaia heldu da.

Martxoak 2

ekonomia faxismoan


the [fascist] State pays for the blunders of private enterprise… Profit is private and individual. Loss is public and social.

Gaetano Salvemini, Under the axe of Fascism (1936)

Otsailak 26

gramatika lezioa


Nola esaten da uoloferaz muga hitza, aberri hitza?
Eta sonikeeraz? Nola deitzen diozue babesgabeziari?
Eta berebeeraz, esaterako, “Rabateko aldirian etxe bat izan nuen” esan nahi baduzue,
ordena horretan paratzen duzue esaldia?
Nola jokatzen dira baranbaeraz iparraldera daramaten aditzak, zein adjektibo dagozkie
itsaso hitzari, heriotza hitzari?
Alde egin behar baduzue, agur hitza substantibo al da?
Nola ahoskatzen da diakhankeeraz deserri hitza?
Ezpainak batu behar al dira?
Min ematen al dute?
Zein izenorde erabiltzen duzue hondartzan itxaroten duenarentzat,
ezer gabe itzultzen denarentzat?
Harantz, etxerantz, seinalatzen duzuenean, zein aditzondo aukeratzen duzue?
Nola esaten da zeuen hizkuntzan, geure hizkuntzan,
etorkizun hitza?

————————————

Jatorrizkoa, asturieraz: Berta Piñan, Lección de gramática

Neronek euskaratua, orain dela lau urte.

Kaieran, gordeta.

Otsailak 24

koloreak


Pigmentu indiarrak

Mundu grisean aniztasuna gehitzeko beharrezkoak, ezinbestekoak,
Baina, gure barnera begiratzerako orduan,
ez al dira itxurak, koloreak… alferrikakoak?

Otsailak 21

soldata eta esfortzua


Definizioz, soldata finko bat ordaindu eta esfortzu gehigarri bat eskatzea, bateraezina da.

Eduardo Manchón

Iturria

Otsailak 20

greba


Greba eguna gaurkoa. Hutsik kaleak.

Gure pausu azkarrak besterik ez entzungai, denda guztiak itxita dituen eta ohiz kanpoko desertua ematen duen kalean, akaso katuren bat zabor artean bere jai partikularrean, aspaldiko partez zerbai jaten.

Eguzkia erortzen ari da, eguneko azken otoitzera muezinak egiten ari den deiak adierazten duen modura. Betarik ez, zoritxarrez, aditzen paratzeko.

-Goazen, azkar! Kaleko argiak ere amatatu dituzte-eta!

Apatx zarata; polizia zaldi gainean; kristal apurtuen hotsa. Ez dago zertan ikusi beharrik jakiteko polizia denda txiki batzuetara zaldiz sartzen ari dela. Sarekada. Greba-eguna dela profitatuz, sartu dira Alde Zaharrean, inor egongo ez dela jakitun.

Ttua irentsi eta oraindik pausu azkarragoarekin, korrika egin gabe baina, bagoaz gure etxerantz: Hilobi Sainduaren eliza igaro, eliza protestantean ezkerretara eta ziztu bizian Takkiyye-ko eskaileretan behera.

El Wad kale zabalera helduta, ezkerrera arin, eskuinetik, meskiten zelaigunetik eta merkatu estalitik, datorkigun zarata uholdeari kasurik egin gabe. Apatx hotsak. Zaldi urdurien irrintziak. Oihuak. Iluntasunean. Bizkor goaz aurrera, atzera begiratu nahi izatearen tentazioari eutsiz.

Apatx hotsak gero eta hurbilago.

Di-da batean, eskuinera dagoen bigarren kalera sartu eta ikusten dugu zalditeria El Wad kaletik gora, Alde Zaharretik irteten, ziurrenik, Damaskoko Atea bertan baitago. Eskerrak, pasa dira. Apatx-hotsa gero eta ahulago entzunaz batera, arnasa hartu eta jarraitu dugu heldu berri garen kale honetatik: Via Dolorosa. Aurre-aurrean Ecce Homo arkua eta aldapan-behera joanez gero, Lehoien atea.

Beherantz egin, aterantz, azkenaurreko kalea ezkerretara hartuta. Inoiz ez naiz gogoratzen zelan duen izena kale honek. Bagoaz gure auzora hurbiltzen eta Herodesen atera heldu baino lehen, eskuinera, Bab Hutta kalea hartu eta heldu gara, arnasestuka, azken 15 egunetan gure etxea izan den lekura: Burj al Luq-Luq, Zikoinen Dorrera.

Ezin izan dugu, ordea, lorik egin. Gure begiratoki pribilegiatutik, Alde Zahar osoan gertatzen ari denari begira jarraitzen diogu, ilargi betea eta bere ondasunen egoera aztertzera doan dendariren baten suzi debilak direlarik gida bakarrak. Urduri gaude.

Horrenbeste biolentzia bidegabearen lekuko izatera kondenaturik gaude.

Bihar izango da kalteak aztertzeko eguna.

Laguntza geografikoa

Palestinarren grebaren arrazoia

Otsailak 8

etxea eta arloteak


-
Zer da etxea, malenkoniara kondenaturik, itxaropenak behin eta berriz traizio egiten dion erbesteratuarentzat? Eta herria?
-
Heltzeko ametsa? Heltzearen ezinezkotasunaren ondoriozko amesgaiztoa?
-
Eta kontrara, etxean arrotz sentitzen denari, nola deritzo, ez al da bere egoera oraindik tristeagoa?
-
Arlote
-
Arlote? Zergatik arlote?
-
Arloteen etxeak diren geltoki, parke eta abarrekoekin gertatzen den moduan, norberaren etxean arrotz denak, bere etxea beste batzuren eskuetan dagoela ikusteaz gain, arloteen modura, ikustezintasunaren aurka borrokatu behar duelako biziraun ahal izateko.

hizkuntza eta denbora


FOUR/ She writes: One is born into time. And in time, introduced to language…

Or rather– One is born. And through language, introduced to time…

Perhaps even– One is born in time, through language.

Susan Hiller-en “Ten months